Natos Y Waor – Discography

Natos y Waor, Madrilgo rap taldea da. Natos (Gonzalo) 1987an jaio zen Argentinako Buenos Aires hirian, eta Waor (Fernando) 1988an Espainiako Móstoles hirian. Hurrenez hurren Torrelodonesen eta Aluchen (Madril) hazi ziren, eta 1990eko hamarkadaren amaieran elkartu ziren rap modu berri eta gogorra (hardcore) sortzeko. Beste rapero batzuekin beste talde bat sortu zuten 2011n, Devod Dealers deitua. Talde honek milioika bisita lortu dituzte youtuben azken urte hauetan. Twitter-en 125.000 jarraitzaile baino gehiago dituzte. Instagramen 175.000 baino gehiago eta youtuben 250.000 baino gehiago. Taldearen estiloa oso berezia da, instrumental gogorrak erabiltzen dituzte eta beraz, lirikak oso basatiak dira. Hitzen gaiak ez dira asko aldatzen: festa, droga edo maitasunaren inguruan abesten dute. Kolaborazio asko egin dituzte Recycled J, Ivan Nieto, Chaman, Costa eta Ikki besteak beste. Read more